Etxegabetzeak -

Lehenengo seihileko datuak

Etxegabetzeen kopuruak % 25 egin du behera EAEn eta Nafarroan

2013ko lehenengo seihileko datuek erakusten dutenez, EAE izan da, Valentziaren ostean, jaitsiera nabarmenena izan duen autonomia erkidegoa.

Stop Desahucios. Argazkia: EFE
Stop Desahucios. Argazkia: EFE
Stop Desahucios. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko datuekin alderatuz, etxegabetze kopuruak nabarmen egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Hain zuzen ere, EAEn % 27ko jaitsiera izan dute, eta Nafarroan, % 25,9koa.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) gaur aurkeztutako datuen arabera, Estatuan 41.595 etxegabetze egon ziren ekainera arte; 2012ko lehenengo seihilekoan baino % 13,4 gutxiago.

Aipatu bezala, EAE izan zen, Valentziaren atzetik (% 39,5), jaitsiera nabarmenena izan zuen autonomia erkidegoa. Bertan, iaz baino 166 etxegabetze gutxiago egon dira 2013an. Hirugarren tokian Nafarroa kokatu da. Hemen % 25,9 egin dute behera etxegabetzeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroako albisteak EAE Kaleratzeak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur