Etxegabetzeak -

Helegitea 14 artikulutan

PSOEk etxegabetzeen kontrako legea salatu du Konstituzionalean

Hipotekadunen Plataformak (PAH) egin zuen hasierako helegitearen testua, eta, orduan, "bereganatu" eta "bere kabuz aurkeztu" nahi izatea leporatu zion PSOEri.

Leire Iglesias, Psoekoa
Leire Iglesias, Psoekoa
Leire Iglesias, Psoekoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE alderdiak helegite bat jarri du "etxegabetzeen kontrako legearen" aurka Auzitegi Konstituzionalean , hasiera batean Hipotekadunen Plataformak (PAH) egindako testua "hobetu" eta "zuzendu" eta gero, baina "oinarri juridikoak mantenduta".

Leire Iglesias PSOEren Etxebizitza bozeramaileak Konstituzioaren kontrako helegitea aurkeztu ostean ziurtatu duenez, ez dute plataformarekin "ika mikarik" izan nahi, "atzo arte harremanetan" egon eta gero. Igelesiasek esan du orain dela bi egun igorri ziola helegitea plataformari.

Plataformak 50 diputaturi, 50 senatariri eta Arartekoari eskatu zien lege horren kontrako prestatu zuten helegitea babesteko eta, PSOEk ere helegitea aurkeztuko zuela iragarri ostean, Ada Colau PAHko presidenteak helegitea "bereganatu" eta "bere kabuz aurkeztu" nahi izatea leporatu zion PSOEri.

Iglesiasek azpimarratu duenaren arabera, "garrantzitsuena" hipotekadunak babesteko, zorrak eta alokairu berregituratzeko legearen kontrako helegitea aurkeztea zen.

Horren ildotik, PSOEk beste talde batzuekin eta alderdiarekin batera aurkezteko deia luzatu dio PAH plataformari, baina ezinezkoa izan bada ere, sozialisten testuak "balio" du plataformak zehaztutako oinarri judikoak errespetatzen dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Espainia bideoak Etxegabetzeak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Auzitegi Konstituzionala Higiezinen merkatua gaur