Etxegabetzeak -
Hainbat erakundek sinatu dute
EAEn etxegabetze arriskuan daudenei laguntzeko ituna sinatu dute
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) eta Eudelek sinatu dute.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) eta Eudelek etxea galtzeko zorian dauden pertsonei laguntzeko ituna sinatu dute astearte arratsaldean.
Helburua kasu larrienak lehenik eta behin ezagutzea eta erantzun bateratua eman ahal izatea da.
Hain zuzen ere, BJKNk zerbitzu sozialen eskuduntzei buruzko informazioa helaraziko die epaitegiei, eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen datu ez konfidentzialak udalei.
Era berean, Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzak emango dizkie etxegabetzeko arriskuan daudenei, eta hipoteken gatazketarako bitartekaritza zerbitzua, doaneko laguntza juridikoa eta larrialdietarako diru-laguntzak ere jarri ditu horien esku.
Azkenik, udalak berehalako erantzuna ematen saiatuko dira, epaitegien eskakizunak larrialdiko prozeduren bitartez izapidetuta.