Etxegabetzeak -
Berriozar
CANen pisu bat okupatu dute, etxea galdu zuen familia bat sartzeko
Caixabanki hipoteka ordaindu ezinda, familiak etxea galdu zuen 2008. urtean, eta orain alokairu soziala negoziatzea eskatzen diote banku horri.
Erredakzioa
Hipoteken kaltetudunen plataformak Caja Navarraren etxebizitza bat okupatu du Berriozarren, banku horrek 2008. urtean etxetik bota zuen familia bat sartzeko. Egun, familia horrek ezin du alokairu bat ordaindu.
Caixabanki hipoteka ordaindu ezinda, familiak etxea galdu zuen 2008. urtean, eta orain alokairu soziala negoziatzea eskatzen diote banku horri.
Etxebizitza astelehenean okupatu zuten. Zorra barkatzea eta Caixabankek beraiekin alokairu soziala hitzartzea nahi du familia horrek.
Marcos Moranek familiaren izenean azaldu duenez, ez berak ezta bere emazteak ere ez dute lanik aurkitu. Ekainean, 426 euroko laguntza kobratzeari utziko diote, eta aurretik izan zuten etxebizitza baten jabeari hiru hilabeteko alokairua zor diote.
Hipoteken kaltedunen plataformako kideek elkarretaratzea egin dute gaur Berriozarren.