Etxegabetzeak -

Hipotekak

Etxea ordainetan ematea jasotzen duen araudia adostu du EBk

Bi urteko negoziazioen ostean, EBko estatuek, Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak testua onartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mailegu-hartzaileentzako baldintza hobeagoak bermatzea eta etxea ordainetan ematea jasotzen dituen zuzentaraua martxan jartzea adostu du Europar Batasunak (EB).

Bi urteko negoziazioen ostean, EBko estatuek, Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak testua onartu dute. Europa mailan etxebizitzak erosteko maileguen ematea arautuko duen aurreneko araudia izango da, EBko Exekutiboak agiri batean jakitera eman duenez.

Zuzentarauaren edukia adosteko aurreakordio batera heldu dira hiru aldeak. Kredituak sinatu baino lehen kontsumitzailearen informazioa hobetzeko irizpideak finkatuko ditu araudiak, eta baita mailegu-hartzaileen eskubideak sendotzeko irizpideak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europako herrialdei buruzko albisteak Etxegabetzeak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza albisteak