Etxegabetzeak -

Gorenaren epaia

Zoru klausulak baliogabeak izango dira, auzian gardentasunik ez badago

Hipoteka batzuen zoru-sabai klausulak gehiegizkotzat joko dituen eta bankuak "arrisku handiko inbertsioen" erantzuletzat har ditzakeen aztertzen dihardu Auzitegi Gorenak.

Kaleratzeak Stop elkartearen elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Kaleratzeak Stop elkartearen elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Kaleratzeak Stop elkartearen elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenaren gai zibiletako aretoaren epaiaren arabera, zoru klausulak baliogabeak izango dira, auzian gardentasunik ez badago. Erabaki horrek ez du ordura arte ordaindutako kopuruak itzultzea eragingo.

Gorenak ohar batean asteazken honetan zabaldutako erabaki baten arabera, epaileek aintzat hartu du Ausbanc bankuen eta finantza zerbitzuen erabiltzaileen elkarteak aurkeztutako kasazio helegite baten zati bat. Sevillako auzitegiak BBVAren alde, haien hipoteketako klausulak babesteko, emandako epai baten aurka jo zuen elkarteak helegitean.

Joan den astean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hipoteka ez ordaintzeagatik Espainian jarraitzen den etxegabetzeen prozesua eta araudia legez kanpokoak direla eta kontsumitzaileen babeserako Europako legedia urratzen dutela ebatzi ostean iritsi da Auzitegi Gorenaren erabakia.

Auzitegi Gorenaren epaiak jurisprudentzian aurrekaria ezarriko du eta idazteko dago oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Etxegabetzeak gaur Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitzen merkatua