Etxegabetzeak -

Bilera

Etxegabetzeengatik kaltetutakoek estrategia bateratu bat egingo dute

Etxegabetzeak gelditzeaz gain, dagoeneko etxeak galdu dituztenei eragindako kalteak konpontzeko estrategiak prestatzen ari dira.

Ada Colau Hipotekengatik Kaltetutakoen Elkarteko bozeramailea. EFE
Ada Colau.
Etxegabetuen abokatuak ekimen juridikoak abiatzen hasi dira

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipotekengatik Kaltetutakoen Plataformen abokatuak estrategia bateratu bat prestatzen ari dira Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia aintzat hartuta. Era horretan, epaitegietan aurkeztu ahal izateko idatzi bat egiten ari dira.

"Garrantzitsuena epai hau ekintza zehatzetan bilakatzea da", esan du Ada Colau plataformako bozeramaileak. Goizean, Espainia osoko plataformetako abokatuekin bilera izan dute Madrilen, estrategiak zehazteko.

Marti Batllori abokatuak esan duenez, "asmoa kaltetutako guztien abokatuek etxegabetzeak geldiarazteko dokumentu bat egitea da, hipoteken maileguen gehiegizko klausulak baliogabetzeko".

Etxegabetzeak gelditzeaz gain, dagoeneko etxea galdu duten lagunei eragindako kalteak konpontzeko estrategia prestatu nahi dute.

Plataformak prozesu horiek bertan behera uztea bultzatuko du, atzeraeraginezko izaerarekin, "etxea galdu dutenek berreskuratu ahal izateko eta zorra kitatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Kaleratzeak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Etxebizitzen merkatua