Etxegabetzeak -
Udaleko protokoloa
Etxegabetuei alokairuak eskaintzeko asmoa du Donostiako Udalak
Horrez gain, etxegabetze prozesuetan parte ez hartzeko erabakia hartzen duten udal-langileei, udaltzainei, esaterako, babes juridikoa emango diete.
Erredakzioa
Bilduko udal gobernua alokairu sozialeko etxebizitzak Donostiako etxegabetuen esku jartzeko prest dago. Gainera, eta etxegabetzeetan parte hartzen duten banku eta aurrezki kutxei dagokienez, prozesu horietan duten jarrera "edozein harreman mota hasteko" orduan kontuan izango dutela azpimarratu dute.
Erabaki horiek Juan Karlos Izagirre alkateak eta Jon Albizu Ongizate Sozialeko zinegotziak aurkeztu duten protokoloan daude.
Koalizioko zinegotziek "onartutako" testua ez du oraindik Udalbatzaren oniritzia jaso. Hala ere, Udalak bere esku dauden "ahalegin guztiak" egingo dituela azpimarratu du "egoera ekonomiko jakin batean dauden eta lehen etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezin duten pertsonen eskubideak bermatzeko".
Albizuk ez du zehaztu etxegabetzeen gaiak Udalaren eta jendea indarrez desjabetzen duten finantza erakundeen arteko harremanetan zer nolako eragina izango dute, baina harreman horiek kontu korronteak izatetik haratago doazela azpimarratu du, eta erakundeek etxegabetzeen aurrean duten jarrera "eskaintzak aztertzeko orduan kontuan izan beharrekoa" dela gaineratu du.
Mezua Kutxabanki
Albizuk adierazi duenez, Kutxabanki etxegabetzeak bertan behera "mugagabe" uztea eta epaitegietan bideratutako izapideak indargabetzeko "beharrezko pausoak" ematea eskatu dio.
Albizuk iragarri duenez, etxegabetze prozesuetan parte ez hartzeko erabakia hartzen duten udal-langileei, udaltzainei, esaterako, babes juridikoa emango diete, baita etxegabetutako herritarrei ere.