Etxegabetzeak -

Legez besteko proposamena

Kaleratzeak Stop: 'Legebiltzarrak herritarrei bizkarra ematen die'

Etxebizitza eskubiderako eta finantza entitateen aurrean pertsonak babesteko "benetako" konpromisoak hartzeko eskatu diete erakunde eta gobernuei.

Kaleratzeak Stop elkarteko protesta bat, Bilbon. EITB
Kaleratzeak Stop elkarteko protesta bat, Bilbon.
Kaleratzeak Stop elkarteko protesta bat, Bilbon. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Kaleratzeak Stop elkarteak herritarrei bizkarra ematea leporatu dio Legebiltzarrari, gai honen inguruan "aplikazio praktikorik gabeko" legez besteko proposamen bat onartzeagatik.

Ohar batean salatu dutenez, EAJk, PPk, eta UPyDk EAEko Udalei hutsik dauden pisuak kaleratzeak jasan dituzten lagunen esku uzteko dei egiten dien proposamena onartu zuten urtarrilaren 24an.

Elkartearen ustez, proposamena "asmo hutsa" besterik ez da, "beste erakundeei eskaerak baino egiten ez dizkielako".

Finantza entitateek jendea etxeetatik botatzea ekiditeko ez dela ezer egiten salatu dute eta hutsik dauden geroz eta pisu gehiago pilatzen ari direla kritikatu dute.

Hori dela eta, "egiazko" konpromiso bat hartu arte ez direla geldituko iragarri dute, etxebizitza eskubidea eta pertsonan babesa bermatuta gelditu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Etxegabetzeak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Etxebizitzen merkatua