Etxegabetzeak -

Bulego berria

Kaleratzeak Stop plataformak eguneko lau kasu berri ditu Sestaon

Sestaoko bulegoa, Bizkaiko lehena, duena astebete ireki zuten, Las Llanas ikastetxe zaharraren eraikin batean, Sestaoko Udalak utzita.

Kaleratzeak Stop plataformaren bulegoa urtarrilaren 18an irekin zuten Sestaon. EITB.
Kaleratzeak Stop plataformaren bulegoa urtarrilaren 18an irekin zuten Sestaon. EITB.
Kaleratzeak Stop plataformaren bulegoa urtarrilaren 18an irekin zuten Sestaon. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaleratzeak Stop plataformak eguneko etxegabetzeen lau kasu berri hartu ditu batez beste Sestaon duela astebete zabaldutako bulegoan. Egoitza horretan hipoteka ordaindu ezin eta etxebizitza galtzeko arriskuan dauden familiei babesa ematen diete.

Bulegoa urtarrilaren 18an ireki zuten, Sestaon, Bizkaian zabaltzen duten lehenengoa, Las Llanas ikastetxe zaharraren eraikin batean, Sestaoko Udalak utzita.

Marta Uriarte plataformako bozeramailearen arabera, egunean lau kasu berri hartu dituzte batez beste, aurretik kudeatzen ari zirenak aparte utzita.

Uriartek bulegoa izatearen garrantzia azpimarratu du, arazoak dituzten familiei etengabeko babesa emateko aukera ematen duelako, eta plataformara era "lasaiagoan" eta edozein ordutan hurbiltze errazagoa egiten duelako.

Taldea indartu dute

Gainera, taldea abokatu batekin eta gizarte-langile batekin indartu dute etxegabetzearen arriskupean dauden familientzako diru-laguntzak kudeatu eta bakoitzaren egoeraren azterketa sakona egiteko.

Uriarte iragarri duenez, otsailaren 12an urritasun handiko alaba duen familia baten etxegabetzea aurreikusita dago, Trapagaranen, eta plataformak mobilizazioak deitu ditu familia hori "kalean geratzea" saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Kaleratzeak gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Higiezinen merkatua gaur