Etxegabetzeak -

EAE-n

Stop Desahuciosek 36.409 sinadura lortu ditu Hipoteken Legea aldatzeko

Egungo legedia aldatzeko ekimen herritarra da, Kongresuan eztabaidatzea eta etxegabetzeak gelditzea helburu duena.

Etxegabetzeen kontrako protesta, Donostian. Argazkia: Efe
Etxegabetzeen kontrako protesta, Donostian.
Etxegabetzeen kontrako protesta, Donostian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 36.409 herritarrek sinatu dute Hipoteken Legea aldatzeko Stop Desahucios elkarteak sustatu duen herri-ekimena. Ekimena Madrilgo Diputatuen Kongresuan eztabaidatzea eta etxegabetzeak gelditzea da helburua.

Gipuzkoako Stop Desahucios elkarteak prentsaurreko batean azaldu duenez, Estatu mailan "ia milioi bat pertsonak" sinatu dute ekimenaren alde, Kongresura iristeko behar dena halako bi.

Ekimen horretan agertzen denez, 400.000 familia baino gehiago geratu dira etxerik gabe krisi ekonomikoa hasi zenetik, eta 150.000 familia etxerik gabe geratzeko arriskuan daude.

Etxegabetzeek kaltetutakoen aldeko plataformak ohartarazi du "hasiera besterik ez" dela izango ekimena, eta azkenean "diputatuek gizartearen eskariari erantzun eta atzera egin" beharko dutela, izan ere, Hipoteken Legea aldatzeko proposamenak onartzen ez badituzte "herritarrei bizkarra ematearen ondorioak jasan beharko dituzte".

Gipuzkoako Stop Desahucios Plataformak manifestazioa deitu du otsailaren 16rako, Donostian, eta Estatuko beste hiri batzuetan ere egingo dira protesta ekitaldiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Espainia argazkiak Hipotekak Etxegabetzeak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur