Frantzisko aita santua -

Bisita apostulutarra Napolesen

Etorkinei atea ixtea 'ustelkeria' da, aita santuaren iritziz

Frantzisko I.ak adierazi duenez, "lana ez izateak duintasuna lapurtzen gaitu". "Duintasuna berreskuratzeko borrokatu behar dugu", gaineratu du.

Frantzisko I.a Napoleseko Scampia auzoan izan da, bisita apostulutarra egiten. Argazkia: EFE
Frantzisko I.a Napoleseko Scampia auzoan izan da, bisita apostulutarra egiten. Argazkia: EFE
Frantzisko I.a Napoleseko Scampia auzoan izan da, bisita apostulutarra egiten. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita santuak nabarmendu duenez, etorkinei atea ixtea edo lan duinak ez ematea "ustelkeria" da. "Etorkinei atea ixten baldin badiegu, lana eta duintasuna kentzen badiegu, zer geratzen da? Ustelkeria deritzot horri", esan du. Frantzisko I.a Napoleseko Scampia auzoan izan da, bisita apostulutarra egiten.

Aita santuaren irudiko, "kiratsa darion gauza zikina da ustelkeria". Frantziskok bertan bildutako lagunen txalo beroak jasan ditu.

Lanari buruzko hausnarketa egin du aita santuak. "Duintasuna berreskuratzeko borrokatu behar dugu, etxera ogia eraman ahal izateko, izan ere, lana ez izateak duintasuna lapurtzen gaitu", esan du.

Frantziskoren irudiko, etorkinak ez dira bigarren mailako herritarrak, "guztiak Jainkoaren semeak baitira". "Inork ez du etxebizitza finkorik, guztiok iragaitzaz gaude hemen", azpimarratu du.

Bestalde, gazte-langabeziaren inguruan ere hitz egin du. "Oso larria da. Ze etorkizun izango du gazte langabe batek?", galdetu dio bere buruari. Aita santuak esan duenez, langabeziaren arazoa ez dagokio bakarrik Napolesi bakarrik, mundo osoari baizik. Gauzak horrela, "jendea baztertzen duen sistema" salatu du.

Horren harian, Caritas bezalako elkarteak egon arren, "arazoa ez da bakarrik jatekorik ez izatea, ogia etxera eramaterik ez izatea baizik, eta hori gertatzen denean, duintasuna galtzen da". "Herritarron bizitza defendatu behar dugu, ezin gara mutu geratu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Eliza Katolikoa