Frantzisko aita santua -
Urteurrrena
Frantziskoren urrats nagusiak aita santu izendatu zutenetik urtebetera
San Petriren 266. ondorengoa, Latinoamerikako lehenengo aita santua da Frantzisko, baita aurreneko jesuita ere. Frantziskok erronka handia hartu du, Elizaren jarrera modernizatzea.
Erredakzioa
Urtebete igaro da Frantzisko aita santu izendatu zutenetik. Historian aurrenekoz, bi aita santu aldi berean bizirik daude, Benedikto XVI.ak kargua uztea erabaki baitzuen.
San Petriren 266. ondorengoa, Latinoamerikako lehenengo aita santua da Frantzisko, baita aurreneko jesuita ere. Frantziskok erronka handia hartu du, Eliza modernizatzea.
Hauek izan dira bere lehen urteko data esanguratsuenak:
2013
Martxoak 13.- Konklabearen bigarren egunean eta bosgarren zenbaketan, aita santu aukeratu zuten, Benedikto XVI.aren ordez.
Martxoak 19.- Aitasantutzari hasiera emateko meza, San Petri basilikan.
Martxoak 23.- Benedikto XIV.arekin bazkaria, Castelgandolfon. Historian aurrenekoz, bi aita santu aurrez aurre.
Apirilak 7.- Erromako apezpikuaren katedra jaso zuen
Apirilak 13.- Zortzi kardinalez osatutako lantaldea sortu zuen, ‘Pastor Bonus’ Konstituzio apostolikoa berritzeko helburuarekin.
Apirilak 22.- Oscar Arnulfo Romero San Salvadorreko apezpikuaren beatifikazioa desblokeatu egin zuen
Maiatzak 2.- Bigarren bilera egin zuen Benedicto XIV.arekin, oraingo honetan Vatikanoan.
Maiatzak 12.- 802 santu berri aukera zituen, aitasantutzako lehenengoan, Juan Pablo II.aren marka hautsiz (482 santu aldarrikatu zituen 26 urteko agintaldian).
Ekainak 27.- Erlijioaren Obretarako Institutuaren erreforma egiteko bost pertsonako batzordea sortzea agindu zuen.
Uztailak 5.- ‘Lumen fidei’ bere aurreneko entziklika argitaratu zuen.
Uztailak 11.- Adingabeen aurkako delituen definizioa zabaltzeko, zigor kodearen erreforma bultzatu zuen
Uztailak 19.- Vatikanoko egitura ekonomikoa berriztatzeko, zortzi pertsonako batzordea sortu zuen.
Uztailak 22-29.- Brasilera bidaia ofiziala egin zuen, Gazteriaren Nazioarteko XXVIII. Jardunaldietan parte hartzeko.
Urriak 28.- Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel Saria eta Birmaniako oposizioko liderra hartu zuen Vatikanoan.
Abenduak 5.- Eliza barruan pederastia kasuak aurreikusteko batzordea sortu zuen.
2014 Otsailak 22.- Bere aitasantutzako aurreneko kontsistorioan, 19 kardinal berri izendatu zituen.
Otsailak 24.- Ekonomia Idazkaritza sortu zuen, Vatikanoko jarduera ekonomiko eta administratiboa kudeatzeko.
Martxoak 5.- Aurreneko Hausterre Eguna ofiziatu zuen.