Frantzisko aita santua -
Adierazpenak
Aita santua: 'Ez naiz inor borondate oneko homosexual bat epaitzeko'
Francisco aita santua homosexualen ‘lobby’aren aurka agertu da gaur, baina homosexualak ez dituela epaituko esan du, Erromara bueltatzeko hegazkinean egindako adierazpenetan
Erredakzioa
Francisco aita santua homosexualen ‘lobby’aren aurka agertu da gaur, baina homosexualak ez dituela epaituko esan du, Erromara bueltatzeko hegazkinean egindako adierazpenetan
“Lobby batean denak ez dira onak, baina pertsona bat homosexuala baldin bada, Jainkoaren bila badabil eta borondate onekoa baldin bada, ni ez naiz inor pertsona hura epaitzeko. Elizak oso argi esaten du ez ditugula pertsona horiek baztertu behar, eta gizartean barneratu egin behar ditugula”, adierazi du.
Franciscoren ustez, “arazoa” ez da joera hori izatea. “Arazo nagusia joera horren lobbya egitea da”, gaineratu du.