Frantzisko aita santua -

Erramu Igandea

Aita santuak ustelkeria eta gizateriaren kontrako krimenak salatu ditu

Dozenaka milaka fededunek jarraitu dute zuzenean Erramu Igandeko meza Vatikanoko San Pedro plazan.

Erramu Igandeko meza. Argazkia: EITB
Erramu Igandeko meza.
Erramu Igandeko meza. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak Erramu Igandeko meza gidatu du gaur kargua hartu zuenetik lehen aldiz, eta horrela hasiera eman die Aste Santu garaiko ospakizunei. Sermoian munduko gaitzak eta pertsonen bekatuak izan ditu hizpide: gudak, diru eta botere nahia, ustelkeria, eta gizateriaren eta kreazioaren kontrako krimenak. Aita santuaren iritziz, Kristoren laguntzarekin posible da gaitz horiek guztiak gainditzea.

Mundu osoko dozenaka milaka fededun bildu dira Vatikanoko San Pedro plazan Frantzisko aita santuaren Erramu Igandeko meza jarraitzeko.

Jesus Jerusalenen sartu zenekoa gogoratu du, eta zigortua, iraindua eta laidoztatua izateko joan zela nabarmendu du. "Jesusek bere gain hartu zuen munduko bekatua garbitzeko ardura, eta bere odolaz, errukiaz eta Jaungoikoaren maitasunaz lortu egin zuen helburua", gaineratu du.

Munduko Gazteen Topaketa Rio de Janeiron

Gazteak ere gogoan izan ditu, Erramu eguna, gazteriaren eguna ere bada eta. Hala, gaurko eguna baliatu du uztailean Rio de Janeiron egingo diren gazteriaren jardunaldietan parte hartuko duela baieztatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Giza eskubideak gaur Eliza Katolikoa albisteak