Frantzisko aita santua -

Bisita pribatua

Bi aita santuren arteko besarkada historikoa

Helikopteroan egin du Vatikano eta Castel Gandolfo arteko bidaia, eta elkarrekin egin dute otoitz, batzarra egin eta bazkaldu aurretik.

Frantzisko aita santuak Benedikto XVI.a agurtu du. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santuak Benedikto XVI.a agurtu du.
Frantzisko aita santuak Benedikto XVI.a agurtu du. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santua eta Joseph Ratzinger aita santu emeritua elkartu dira gaur Castel Gandolfon, Vatikanoko iturriek jakinarazi dutenez. Aurrez aurreko lehen hartu-eman ofiziala izan da gaurkoa, Jorge Mario Bergoglio aita santu izendatu zutenetik martxoaren 13an.

Helikopteroan egin du Frantzisko aita santuak Vatikano eta Castel Gandolfo arteko bidea. Ratzingerrek egin dio harrera aita santuari, elkar besarkatu ostean barrura sartu dira, Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak jakinarazi duenez. Castel Gandolfo egoitzan bizi da Joseph Ratzinger otsailaren 28an aita santutza utzi zuenetik.

Elkarrekin otoitz egitera joan dira egoitzako kaperara. Ratzingerrek ohorezko tokia eskaini dio aita santuari, baina horrek uko egin dio proposamenari, anaiak direla esanda. Elkarren ondoan, belauniko jarrita, egin dute otoitz. Ondoren, liburutegi pribatuan elkartu dira 45 minutuz.

Elkarrekin bazkalduko dute, eta, bazkalostean, Fantzisko Vaticanora itzuliko da berriro. Benedikto XVI. a Castel Gandolfon geratuko da, bere behin betiko egoitza eraberritzeko lanak amaitu zain.

Ebanjelizaziorako aukera berri eta paregabe baten aurrean ikusten du Eliza Munillak

Ebanjelizaziorako aukera berri eta paregabe baten aurrean ikusten du Eliza Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzainak. Eliza irmotasunez eta umiltasunez gidatzeko aukeratu dute Frantzisko aita santua Munillaren ustez. Halaber, pozik agertu da fededunek ez-ezik gizarteak orohar begi onez eta eskuak zabalik hartu duelako aita santu berria.

"Probidentziak Aita Santu berria aukeratu du, fededunak bide zuzenetik gidatu ditzan", adierazi du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Aita santua Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur