Frantzisko aita santua -

Kazetariekin elkartu da

Eliza pobre baten alde agertu da Frantzisko aita santua

Konklabearen jarraipena egin duten hedabideetako langileei eskerrak eman dizkie, eta Frantzisko izena zergatik aukeratu zuen azaldu du.

Frantzisko aita santua kazetariekin elkartu da gaur. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua kazetariekin elkartu da gaur.
Aita santuak pobreentzako eliza aldarrikatu du, lehenengo agerraldian

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santua egunotan Vatikanoko albisteak jarraitzen aritu diren kazetariekin bildu da gaur Erroman. Eliza Katoliko pobre baten alde egin du, eta Eliza behartsuenei begira jartzea gustatuko litzaioke. Halaber, Frantzisko izena zergatik aukeratu zuen ere azaldu du.

"Eliza Katolikoa pobre bat, eta behartsuenentzako lan egiten duena nahiko nuke", adierazi du aita santuak, bertaratutako kazetarien txalo artean.

Ondoren, Frantzisko izena zergatik aukeratu zuen azaldu du: "Konklabean nire alboan eserita zegoen Claudio Hummes kardinal brasildarra, eta nire hautagaitza indarra hartzen hasi zenean, lasaitu egin zidan". Ondoren, kardinalek aita santu aukeratu nindutenean, besarkada bat eta muxu bat eman zizkidan esanez: "Ez zaitez behartsuez ahaztu". Azaldu duenez, "behartsu" hitza buruan sartu zitzaion eta San Frantzisko Asiskoarengan pentsatu zuen, eta pobreziaren santuaren izena aukeratzea erabaki zuen.

Konklabeko anekdota bat ere kontatu du kazetarien aurrean. Antza denez, hainbat kardinalek Adriano izena aukeratzea proposatu zioten erreformista gisa ezaguna den Adriano VI.ren omenez. Beste batzuek Clemente izena proposatu zioten mendeku gisa, izan ere, Clemente XIV.ak jesuiten ordena desegitea agindu zuen.

Aita santuak eskerrak eman dizkie Konklabearen jarraipena egin duten hedabideetako langileei. Kazetariek aita santuaren bedeinkapena jaso dute, eta Frantzisko agurtzeko aukera ere izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Vatikanoko azken ordukoa