Frantzisko aita santua -
Kapera Sixtinoan
Ke beltza, aita santu berria aukeratzeko konklabearen lehen egunean
Astelehen honetan hasi dute, Vatikanoko Kapera Sixtinoan, Benedikto XVI.aren ordezkoa aukeratzeko konklabea. Espero bezala, ke beltza atera da lehen egunean.
Erredakzioa
¿¿Aita santu berria aukeratzeko konklabea abian da, baina ke beltza irten da tximiniatik lehen egun honetan. Hala, oraindik ez da dago aita santu berririk Eliza Katolikoan.
Mundu osoko 50 herrialdetatik Vatikanora iritsitako 115 kardinal hartzen ari dira parte astelehen honetan hasi duten konklabean, eta, bertan, Elizaren historian 266. aita santua izango dena aukeratuko dute.
Ke beltza 19:42an irten da tximiniatik, konklabea hasi eta bi ordu eta zazpi minutu geroago. Kea trinkoa izan da, eta hainbat denboraz atera da tximiniatik, zalantzarik egon ez zedin.
Araudiaren arabera, botoen bi heren behar ditu aita santu berriak; beraz, 115 kardinaletatik 77ren babesa. Gaurkoan, baina, batek ere ez du halakorik lortu, eta, beraz, bihar berriz egingo dute bozketa. Konklabearen bigarren egunetik, kea ikusteko ordutegia finkoa izango da. Aita santua izendatu eta gero, ke zuria 10:30 eta 11:00ak artean ikusiko da goizean, edo 17:30 eta 18:00ak artean arratsaldean. Bozketan gehiengoa lortzen ez bada, ke beltza 12:00etan edo 19:00etan ikusiko da.
Vatikanoko San Petri plazan milaka lagun bildu dira, euriari eta hotzari aurre egin eta kea zuzenean ikusteko. Bitxikeriaren bat ere egon da: bi emakume gerritik gora biluztu eta ke arrosa zabaldu dute plazan, Vatikanoaren aurka oihu egiten zuten bitartean.
Konklabea
Konklabea 16:30ean hasi da, ikusmin handia piztuta. Kardinalak Paulotar Kaperan bildu dira, eta, handik, Kapera Sixtinorako bidea egin dute. Beren tokia hartuta, Veni Creator Spiritus Espiritu Santua inbokatzeko ereserkia abestu dute, eta, jarraian, eta banan-banan, konklabearen inguruko sekretua gordetzeko zina egin dute. Kardinal hautesle bakoitzak, lehentasunaren arabera, formula honekin egin du zina: "Eta nik, (izen-abizenak) kardinalak, zin egin eta neure burua behartzen dut". Eskua Ebanjelioaren gainean jarrita, hau erantsi dute: "Jaungoikoak eta eskuarekin ukitzen ditudan Ebanjelio Santuek lagundu gaitzatela".
Ondoren, Zeremonia Liturgiko-Pontifikalen maisuak Extra Omnes (Denak kanpora) esan du, eta konklabean parte hartuko ez zuten guztiak Kapera Sixtinotik irten dira. Kaperako ateak itxi, eta abiatu dute konklabea.
Behin ateak itxita, Prosper Grech Maltako kardinalak aita santu berriaren aukeraketaren inguruko gogoeta egin du, eta jarraian egin dituzte bozketak.
Pro eligendo ponticifem meza
Konklabearen aurretik, goizean, Pro eligendo ponticifem meza egin dute San Petri basilikan, eta Angelo Sodanok kardinalen esker ona adierazi dio Benedikto XVI.a aita santu emerituari, Halaber, "Artzain On bat" emateko eskatu dio jainkoari.
Faborito argirik ez
Faborito argirik gabe abiatu da konklabea, baina, adituen ustez, hauek dira aita santu berria izateko hautagai nagusiak: Angelo Scola italiarra (71 urte), Odilo Pedro Scherer brasildarra (63 urte), Marc Ouellet kanadarra (69 urte) eta Sean O'Malley, Bostoneko apezpikua.
Aita santu berriak aukeratuko duen izenari dagokionez, hauek dira historian zehar Aita santu berriak aukerako duen izenari dagokionez, hauek dira historian zehar gehien errepikatu direnak: Joan (23), Gregorio (16), Benedikto (16), Clemente (14) eta Leon (13). gehien errepikatu diren aita santuen izenak: Joan (23), Gregorio (16), Benedikto (16), klemente (14) eta Leon (13).