Ekonomia -

'Ekonomiaren termometroa'

Industriaren ziurgabetasun-aroa dela eta EAEko ekonomia mantsoago ari da hazten

EAEko ekonomia "arian-arian" dabil hazten, eta koska bat urrunago du urtarrilean gertu izan zuen hazkunde "bizi" hura.

Langilea. Argazkia: EFE
Langilea. Argazkia: EFE

Langilea. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ekonomia mantso ibili zen martxoan, dela industriaren ziurgabetasun-aroa luze jotzen ari delako, dela suspertzeko zantzurik erakusten ez duelako. Gainera, nazioarteko merkataritzari begiratuta, antza, egoerak ez du hobera egin behar.

Horixe erakusten du Eusko Jaurlaritzak hilero egiten duen 'Ekonomiaren Termometroa' txostenaren aurtengo martxoko aleak. Izan ere, 150 puntutik 94,3 puntu eman dizkio egoera ekonomikoari. Otsailean, 95,8 puntu zituen; urtarrilean, 99,4.

Hori horrela, EAEko ekonomia arian-arian dabil hazten (50 eta 100 puntu artean, "hazkunde leuna"), eta koska bat urrunago du urtarrilean gertu izan zuen hazkunde "bizi" hura (100 eta 150 puntu artean).

Termometroaren txostena osatzeko 100 adierazle aztertzen ditu Jaurlaritzak, eta horietan agertzen denez, barne-eskari kopuruak eutsi egin zion hazkunde etengabeari, eta kontsumoak eta inbertsioak kanpo merkataritzaren hutsunea betetzea lortu zuten.

Orokorrean, ekonomia "hazkunde nabarmena" izaten ari da, txostenaren arabera, baina erritmoa sektoreen araberakoa da.

Hala, eraikuntza sektorean hazkunde handia izan da, eta zerbitzuek lan merkatua hobetzen eta dinamizatzen jarraitzen dute, baina iaz baino motelago.

Industrian, berriz, azken hilabeteotan bezain apal jarraitzen dute, eta itxura guztien arabera ez dute susperraldirik izango aurki; are, Donald Trumpen AEBko Gobernuak abian jarritako gerra komertzialak areagotu egin du sektorearen ziurgabetasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria Automobilgintza