Ekonomia -

Hipotekak

Donostiako epaile batek lehen aldiz baliogabetu du HMEI indizea aplikatuta zeukan mailegu bat

Bezero batek 2006an Kutxabankekin izenpetutako mailegu bat da bertan behera geratu dena. Orain, finantza erakundeak itzuli egin beharko dio kontratua sinatu zenetik "hileroko kuoten bidez ordaindutako guztia".

Kutxabanken egoitza bat. Argazkia: EFE
Kutxabanken egoitza bat. Argazkia: EFE

Kutxabanken egoitza bat. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegi baten sententzia batek erabat baliogabetu du Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeari (HMEI) lotutako hipoteka mailegu bat, Espainiako Estatuan lehen aldiz. Horrenbestez, salatzaileak bankuari ordaindutako kopuru eta interes guztiak berreskuratuko ditu, baina finantza erakundeari maileguaren kapitala itzuli beharko dio.

Epaiak onartu egin du Kutxabanken bezero batek bere hipoteka baliogabetzeko eskubidea duela, maileguaren erreferentziazko indizeak ezartzen zuen klausula neurrigabekotzat jo ondoren.

Hipoteken baldintzetan espezializatutako Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak onartu du kontsumitzaileak eskubidea duela hipotekan baliogabetutako erreferentzia indizearen ordez beste bat jartzeko edo "kontratua erabat deuseztatzeko". Azken aukera horri heldu dio bankuaren bezeroak, auzi honetan Jose Maria Erauskin eta Maite Ortiz abokatuek ordezkatuta.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegia

Ebazpen hori epaitegi horrek berak 2023ko apirilean (epaiketa baino lehen) Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari HMEI indizea hipoteka erreferentzia gisa aplikatzeari buruz egindako 21 galderen ondorio zuzena da.

Horren bidez, Donostiako epaitegiak nahi zuen Europako Auzitegiak era horretako salaketetan Espainiako Estatuko epaileek aurrerantzean jarraitu beharreko jurisprudentzia eta irizpideak finkatzea, aipatutako bezeroaren kasu zehatzean aplikatzeko. Izan ere, bezero horrek 2006an 35 urterako hipoteka bat sinatu zuen Kutxabankekin, HMEI indizearekin, eta 2022an klausula hori errekurritu zuen, neurrigabea zela iritzita.

Donostiako epaitegiaren galderei erantzunez, Europako Auzitegiak abenduaren 12an epai bat eman zuen, eta bertan ezarri zuen ezin dela baztertu HMEIri buruzko hipoteketan fede txarra izatea indize ofiziala delako soilik, eta klausula horiek neurrigabeak izan daitezkeelako gardentasunaren baldintza betetzen ez bada.

Gardentasun-kontrola

Orain, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpen horri jarraituz, Donostiako epaitegiak bere erabakian ezartzen duenez, Kutxabanken bezeroaren kasuan HMEI klausulak "ez du gardentasun-kontrola gainditzen", besteak beste, hipoteka indize horren "definizio osoa jasotzen ez duelako", ezta hura kalkulatzeko metodoa ere, are, "ez du horiek aurkitzeko helbide fidagarri batera igortzen", eta "ez du aipatzen Espainiako Bankuaren zirkular zuzena, horren berri ematen duena".

Horregatik, kontratua "erabat deuseztatzea" ebatzi du, eta bezeroa zigortzen du Kutxabanki "maileguan jasotako kapitala itzultzera inolako interesik gehitu gabe" eta bankuari "orain arte ordaindutako hileko kuoten eta gastuen zenbatekoa" itzultzera, dagozkien interesak gehituta.

Kaltetutako kontsumitzailea defentsan aritu diren Res bulegoko Jose Maria Erauskin eta Maite Ruiz abokatuek pozik hartu dute ebazpena, "urteetako etsipen eta nahigabeen ondoren", antzeko kasu askotan "epaile eta auzitegi ugariren aurrean" erabili dituzten argudio gehienak paperean jasotzen direlako.

Kutxabankek, aldiz, iragarri du helegitea aurkeztuko duela Gipuzkoako Lurralde Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Kutxabank Epaiketak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak