Ekonomia -

Errenta aitorpena

Gipuzkoan astelehen honetatik aurrera onartu ahalko dira 2024ko errenta proposamenak

Aurtengo kanpainak badu berritasunik, Errenta+ aplikazioak tramiteen kudeaketa erraztuko baitie zergadunei. Apirilaren 3an abiatuko dute errenta telematikoa, eta bide hori hautatzen dutenek Zergabidea plataformara jo beharko dute.

Gipuzkoan astelehen honetatik aurrera onartu ahalko dira 2024ko errenta proposamenak
Gipuzkoan astelehen honetatik aurrera onartu ahalko dira 2024ko errenta proposamenak

Gipuzkoan astelehen honetatik aurrera onartu ahalko dira 2024ko errenta proposamenak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Ogasunak 285.595 errenta zirriborro egin ditu aurten, eta zergadunek astelehen honetatik aurrera onartu ahalko dituzte autolikidazio proposamen horiek, Internet bidez, telefono bidez edo aurten estreinatu duten APP berriaren bitartez.

Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatu Itziar Agirrek asteartean aurkeztu zituen 2024ko errenta kanpainaren xehetasunak. Aurten, gainera, badu berritasunik, Errenta+ aplikazioak tramiteen kudeaketa erraztuko baitie zergadunei. 

Informazio fiskala kontsultatzeko, autolikidazio proposamena ikusi eta onartzeko, aurrez aurreko hitzordua eskatzeko, ziurtagiriak lortzeko, zalantzak argitzeko eta errenta kanpainarekin lotutako abisuak jasotzeko egin dute aplikazio hori.

Esan bezala, aurten 326.116 zergaduni zuzendutako 285.595 errenta proposamen egin ditu Ogasunak, iaz baino 9.695 gehiago (+% 3,5), eta bihartik aurrera onartu ahalko dituzte.

Apirilaren 3an, errenta telematikoa hasiko da, eta bide hori hautatzen dutenek Zergabidea plataformara jo beharko dute.

Aurrez aurreko hitzorduak, bestalde, apirilaren 4tik aurrera hartu ahalko dira, eta apirilaren 8an hasiko dira.

Errenta aitorpena aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Errenta aitorpena Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak