Ekonomia -

Automobilgintza

150 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten ibilgailuak erosteko dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak

Nahitaezkoa izango da ibilgailu zaharra txatarrerako uztea, eta ibilgailu berriaren gehieneko prezioa, oro har, ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan autoentzat.

Ibilgailuak ordezkatzeko dirulaguntzak. Irudia: eitb.eus
Ibilgailuak ordezkatzeko dirulaguntzak. Irudia: eitb.eus

Ibilgailuak ordezkatzeko dirulaguntzak. Irudia: eitb.eus

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 3.500 euro arteko dirulaguntzak emango ditu ibilgailu kutsatzaileen ordez 125 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten auto berriak erosteko, eta 150 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten furgonetak. Hauek dira ezaugarri eta baldintza nagusiak:

-Dirulaguntza eskuratu ahal izango dute ezaugarri hauek dituzten autoek eta furgonetek: 2025eko apirilaren 1etik aurrera erosten diren ibilgailu elektriko huts eta hibrido entxufagarriak, autonomia hedatukoak, petrolioaren gas likidotu bidezkoak, gas natural bidezkoak, gasolina bidezkoak edo gasolio bidezkoak, 125 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituzten autoetarako, eta 150 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituzten furgonetetarako. Auto horiek Euskadiko Emisio Baxuko Zona guztietara sar daitezke.

-Ibilgailu zaharra nahitaez bihurtu beharko da txatar, ordezkapena benetan gauzatzeko eta ibilgailu bakoitzeko 3.500 eurorainoko laguntza jasotzeko.

-Ibilgailu berriaren gehieneko prezioa, oro har, ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan autoetarako eta 75.000 eurotik gorakoa hidrogeno-autoetarako.

-Laguntzak apirilaren 1etik aurrera egindako erosketei aplikatuko zaizkie, baldin eta erosketa egun horretatik aurrera egin bada eta osorik ordainduta badago. Energiaren Euskal Erakundearen web-orrian eskatu ahal izango dira laguntzak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak:

M1 (automobilak) eta N1 (furgonetak) kategorietako ibilgailu arinak erostea, berriak edo erakustekoak.

·         125 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituztenak N1 kategoriako ibilgailuetarako

·         150 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituztenak N1 kategoriako ibilgailuetarako

Erakusketako ibilgailutzat hartuko dira bederatzi hilabete arteko antzinatasuna duten ibilgailuak, lehen matrikulaziotik salerosketa-fakturaren egunera arte zenbatuta.

Txatar bihurtuko den ibilgailuak baldintza hauek bete beharko ditu nahitaez:

·         Laguntza eskatzen duenak ibilgailuaren jabea izan behar du.

·         Ibilgailuak 2025eko apirilaren 1etik aurrera bihurtu behar du txatar.

·         M1 edo N1 kategoriakoa izan behar du.

·         Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan jasota egon behar du, eta behar bezala ordainduta, gutxienez 2024tik eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean; eta, azkenik,

·         Txatar bihurtzen den ibilgailuak bi baldintza hauetako bat bete beharko du: 

·         20 urteko edo gehiagoko antzinatasuna izatea (lehen matrikulaziotik txatar bihurtzen den arte), edo

·         175 g/km-tik gorako CO2-emisioak izatea M1 kategoriako ibilgailuen kasuan, eta 200 g/km-tik gorako CO2-emisioak izatea N1 kategoriako ibilgailuen kasuan.

Onuradun bakoitzeko mugak

·         Gehienez, ibilgailu bat pertsona fisiko bakoitzeko, eta hiru ibilgailu laguntza eskatzen duen pertsona juridiko bakoitzeko. 

Bateragarritasuna beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin

·         Bateragarriak dira, baldin eta, oro har hartuta, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 70eko edo gutxiagoko laguntza badira.

Eskabideak aurkezteko epea

·         Irekitzen denetik (apirilaren 1a) 2025eko irailaren 15era arte edo deialdiaren aurrekontua agortzen den arte. Eskabideak aztertu, eta, gero, aurkeztu diren ordenaren arabera tramitatuko dira. Nolanahi ere, behar bezala formalizatuta eta osatuta dauden heinean eta hurrenkeran ebatziko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Industria Automobilgintza