Ekonomia -

IRUZUR FISKALA

Bizkaiko Ogasunak 448,8 milioiko iruzur fiskal atzeman zuen iaz, hau da, 2023an baino % 4,43 gehiago

Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak, Itxaso Berrojalbizek, azaldu duenez, 312,39 milioi berreskuratu dituzte dagoeneko, guztizkoaren % 70.

Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: EFE
Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasunak 448,8 milioiko iruzur fiskal atzeman zuen iaz, hau da, 2023an baino % 4,43 gehiago. Iruzur fiskalaren aurkako planean jasotako 574.793 jardueren barruan dago datu hori.

Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak prentsaurrekoan azaldu duenez, 312,39 milioi berreskuratu dituzte dagoeneko, guztizkoaren % 70.

Hidrokarburoen sektorean BEZarekin lotutako hiru delituri dagozkien (bide penaletik bideratzen ari dira) 90,4 milioi oraindik berreskuratu gabe daudela azpimarratu du.

2009 urtetik, Bizkaiko Ogasunaren kontrolek 6.860 milioi azaleratu dituzte guztira, eta horietatik % 92 berreskuratzea lortu da.

Emandako datuen arabera, 2024an azaleratutako 448,8 milioietatik 90,4 Foru Ogasunaren aurkako ustezko delituei dagozkie, eta gainerakoak ordaindu gabeko kuoten likidazioei (280), berandutze-interesen ordainketei (35,9) kontu-murrizketei (17,2) eta zigorrei (25,3) dagozkie.

Jarduera nabarmenenak BEZari, PFEZari (51,6 milioi berreskuratu dira) eta sozietateen gaineko zergari (49,8 milioi) lotuta daude.

Informazioa lortzera bideratutako jardueretan, Bizkaiko fiskoak 149.744 erregistro egin zituen 89 herrialdek bidalitako finantza-kontuetan, 56.673 zergadunen gainean.

Horren guztiaren ondorioz, 18 prozedura izapidetu ziren, eta 715.000 euroko zorra atzeman zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia