Ekonomia -
MUGA-ZERGEN GERRA
Europak "behar duen neurrian" erantzungo die ibilgailuen muga-zergei, "zorrotz" aztertu ondoren
Teresa Ribera Europako Batzordearen presidenteorde exekutiboaren hitzetan, "oso albiste txarra" da Donald Trumpen administrazioak autoen merkatu globalari % 25eko muga-zergak ezartzea apirilaren 2tik aurrera.
Agentziak | EITB MEDIA
Teresa Ribera Europako Batzordearen presidenteorde exekutiboak esan du Europar Batasunak "zorrotz" aztertuko dituela Estatu Batuek automobilgintzaren sektorearen aurka iragarri dituzten muga-zergak, eta "neurri berean" erantzungo duela.
"Egin nahi dutena zehatz-mehatz nola formulatzen ari diren ikusi behar dugu, eta horren arabera erantzungo dugula ziurtatu nahi dugu", esan du Riberak, Bruselan egiten ari den EBko Ingurumen ministroen Kontseilura iritsi denean.
Riberak azpimarratu duenez, "oso albiste txarra" da Donald Trumpen administrazioak autoen merkatu globalari % 25eko muga-zergak ezartzea apirilaren 2tik aurrera.