Ekonomia -

Laudio (Araba)

Guardian lantegiko beharginek "itxaropena galdu dute", eta daude 10-15 egunen buruan kaleratuko dituztela

Aitor Peral, Josemi Luengos eta Gabriel Ainz langileen batzordeko kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, euren egoera azaltzeko.

Guardian lantegia, Laudion (Araba). Argazkia: EFE
Guardian lantegia, Laudion (Araba). Argazkia: EFE

Guardian lantegia, Laudion (Araba). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laudioko Guardian enpresako 171 angileek "itxaropena galdu dute pixkanaka", eta ziurtzat jotzen dute 10-15 eguneko epean, Lan-erregulazioko Espedientearen kontsulta aldia amaitzen denean, "kalean geratuko direla".

Aitor Peral, Josemi Luengos eta Gabriel Ainz langile-batzordeko kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, AEBko multinazionalak lantegia itxi eta beharginak kaleratzeko asmoa iragarri ostean.

10 eta 15 egun arteko epean 171 pertsona egongo dira "kale gorrian", adierazi dute, eta Mikel Jauregi Industria sailburua eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia hori ez gertatzeko "itxaropen faltsuak" ematen ari direla uste dute, "mahai gainean irtenbiderik ez dagoelako".

Ildo horretan, azaldu dute lantegiko jarduera berreskuratzeko prest dagoen inbertitzaile bat iritsiko balitz ere, horrek ez lukeela inola ere bermatuko Guardianeko egungo beharginak kontratatuko lituzkeenik.

Horrela, langileak berkokatzeko akordio bat lortzea ezinezkoa denez, lan-erregulazioaren baitan kaleratzeetarako "konpentsazio ekonomiko onena" zuzendaritzarekin negoziatzen ari da orain batzordea.

Sindikatuen ordezkarien ustez, gainera, erakundeek "ez dute nahikoa egin" ia 100 urteko historia duen enpresa bat ixtea eragozteko.

Eusko Jaurlaritza, erosketa operazio batean parte hartzeko prest

Ordu batzuk lehenago Industria sailburuak agerraldia egin du Guardianeko langileak joandako batzordean, eta jakinarazi du Eusko Jaurlaritza hainbat inbertitzailerekin bilduko dela aste honetan, Guardianen ezartzeko proiektuak zehatz-mehatz ezagutzeko.

Jauregik azaldu duenez, inbertitzaile horien interesa gauzatuz gero (ez du horien daturik eman), "inbertsio pribatu handia" ekarriko luke, eta Eusko Jaurlaritza "laguntzeko" prest egongo litzateke.

Jauregik berretsi duenez, Sailaren arduradunak hainbat inbertitzailerekin bilduko dira aste honetan, Guardian Glassek Laudion dituen instalazioetan "ezartzeko aukerari" buruz dituzten proposamenak ezagutzeko. Operazio horretan, Eusko Jaurlaritza prest egongo litzateke inbertsioak egiteko, baldin eta EAEn proiektu industrial "sendo eta errotua" eta "kalitatezko" enplegua bermatzen bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Legebiltzarra Enplegu-erregulazioko espedienteak Laudio Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak Lan gatazkak