Ekonomia -

HEZKUNTZA PUBLIKOA

Irakaskuntza publikoko sukalde eta garbiketako langileen greba bertan behera utzi dute

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren ustez, akordioa "oso albiste ona da", eta irakasleen sindikatuekin negoziatzen jarraitzen dutela adierazi du, datorren astetik aurrera bost greba-egunei eutsiko dien bakarra baita.

Urtarrilean Bilbon izan zen manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE.
Urtarrilean Bilbon izan zen manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE.

Urtarrilean Bilbon izan zen manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek akordioa lortu dute irakaskuntza publikoko garbiketako eta sukaldeko langileen lan-baldintzak hobetzeko. Horren ondorioz, datorren astean iragarrita zegoen greba bertan behera geratu da.

LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek martxoaren 25, 26 eta 27rako eta apirilaren 1 eta 2rako erregistratu zuten sukaldeko eta garbiketako langileen greba-deialdia, urtarrilean hasitako mobilizazioei jarraipena emateko. Horrela, bertan behera geratu dira sukalde eta garbiketan deituta zeuden bost greba egunak.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren ustez, "oso albiste ona da" irakaskuntza publikoko garbiketako eta sukaldeko langileen lan-baldintzen hitzarmena sinatzea, eta irakasleen sindikatuekin negoziatzen jarraitzen dutela adierazi du, datorren astetik aurrera bost greba-egunei eutsiko dien bakarra baita.

Pedrosak azpimarratu du "oso albiste ona" dela hitzarmena sinatzea sukaldeko eta garbiketako langileentzat, "negoziatzen urte asko eman ondoren".

Horren hitzetan, "oso urrats garrantzitsua" da kolektibo horren profesionalizazioan, prestakuntzan eta titulazioan, eta, gainera, Euskal Administrazio Publikoko langileekin parekatzen dira soldatak.

Akordioak 840 pertsonari eragiten die: sukaldeetako 500i eta garbiketako 340ri. Akordioa joan den hilabeteko mahai sektorialen eta aldebiko bileren eta greben astebeteren ondoren etorri da.

ELAk esan duenez, akordioak hainbat lorpen ekarri ditu: soldatak % 9 igotzea, lan-karga hobetzea, erretiroa 2 urte lehenago hartzeko eskubidea izatea, azpikontrataziorako ateak ixtea eta lan-eskaintza publiko bidez 55 plaza gehiago ateratzea.

Mugarri historikoa dela esan digu kolektibo horretan lehenengo indarra den LABeko Lorea Igartuak, lan-hitzarmena 16 urtez berritu gabe izan baitute.

Eusko Jaurlaritzak eta irakasleen kolektiboak (30.000 langile inguru) oraingoz ez dituzte jarrerak hurbiltzea lortu, eta, ondorioz, irakasleek bost greba-egunei eusten diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak CCOO Steilas