Ekonomia -
ENERGIA
Iberdrolako presidenteak ohartarazi du Espainiako zentral nuklearrak itxiz gero, energia garestitu egingo dela
Espainian zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak itxiz gero energiaren prezioa % 25 eta % 30 artean igoko dela uste du Ignacio Sanchez Galanek.
AGENTZIAK | EITB Media
Ignacion Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak ohartarazi du energiaren prezioa % 25-30 artean garestituko dela Espainiako Estatuan, baldin eta Espainiako Gobernuak zentral nuklearrak ixtea erabakitzen badu.
Erresuma Batuko Financial Times egunkariari ostegun honetan egindako adierazpenetan azaldu duenez, espainiarrek prezio handiagoa ordaindu beharko dute energiaren truke, baldin eta azkenean Espainiako Gobernuak 2035erako zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak ixten baditu.
"Europar garen heinean, energia baliabide horri uko egiteko moduan al gaude? Edo ideologia kontua baino ez da? Edo pragmatikoak izan behar dugu, estatubatuarrak diren bezala?", galdetu du Sanchez Galanek. Horren esanetan, energiaren prezioa % 25 eta 30 % artean igoko da txikizkako merkatuan azkenean zentral nuklearrak ixten badira.
Ildo horretan, Alemaniak egindako "akatsa" ez errepikatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Izan ere, herrialdeko zentral nuklearrak itxi ondotik, horietako hiru berriro ireki ote daitezkeen ari da Alemaniako Gobernu berria.