Ekonomia -

Industria

SDA Factoryk Gasteizko lantegia itxi eta bertako 55 langileak kaleratuko ditu

Lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. Enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoa auzitara eramatea aztertzen ari dira.

SDA Factory lantegiko beharginen protesta. Irudia: LAB
SDA Factory lantegiko beharginen protesta. Irudia: LAB

SDA Factory lantegiko beharginen protesta. Irudia: LAB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SDA Factory enpresan lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da gaur, eta, beraz, lantegia itxi eta bertako 55 beharginak kaleratuko dituzte.

SDA Factory lantegiko enpresa-batzordeak (garai bateko Ufesa, eta ondoren, BSH Bosch) azaldu duenez, enplegu-erregulazioko espedientearen bost bileretan azken urteetako zuzendaritzarekin izandako eztabaidak errepikatu dira, baina orain,  itxiera egon da mahai gainean.

Batzordeak salatu duenez, "diru-kutxak hutsik dauden eta aktiboak saltzen ez diren bitartean", bertako langileek soldatak bermatzeko funtsera (Fogasa) jo beharko dute, dagokien gutxieneko kalte-ordaina eta 2024ko abendutik zor zaizkien soldaten zati bat kobratu ahal izateko.

Zuzendaritzak 2024ko apirileko akordioak "betetzeko asmorik ere ez" duela azpimarratu dute beharginen ordezkariek, kaleratze horiek gertatuz gero kalte-ordain gehigarriak adostu baitziren.

Erakundeak ere kritikatu dituzte, "bizkarrean zapladatxo asko eman dituztelako, baina laguntzarik ez. Zerbait egingo duzue? Egiten duzuena egiten duzuela, berandu izango da, baina ongi etorria, behintzat".

Gainera, enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoaren aurka egiteko prestatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Enpresaburuak Industria