Ekonomia -
Protestak
Greba mugagabea deitu dute Laudioko Aiala Vidrio enpresan
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dute enpresak barne garraioa kanpoko enpresa baten bidez azpikontratatzea erabaki duela, horretarako betse enpresari 13 langile utzita, legez kanpo.
Agentziak | EITB Media
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek greba mugagabea deitu dute Laudioko Aiala Vidrio enpresan ostegunean, martxoaren 20an, hasita. Enpresak fabrikako bidalketa-zerbitzua eta barne-garraioa azpikontratatu eta kanpora ateratzea erabaki duela salatu dute.
Sindikatuok argitaratutako oharrean diotenez, Vidrala taldeko enpresak Langile Batzordeari jakinarazi dio Adecco Oursourcing enpresari azpikotratatuko dizkiola barne-garraio lanak. Horrez gainera, salatu dute lan hori egiteko 13 langile utziko dizkiola, legez kanpo.
Sindikatuen esanetan, erabaki hori "bidegabekeria eta langilegoaren aurkako erasoa" da. "Ezustean eta negoziatzeko edota konponbideak bilatzeko aukerarik eman gabe" jakinarazi zaiela ere esan dute.