Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
Langile bat hil da Buñuelen, animaliak elikatzeko enpresa batean izandako istripuan
Langilea harrapatuta geratu da eta mediku talde bat eta suhiltzaileak bertaratu dira. Foruzainak gertatutakoa argitzeko ikertzen ari dira.
Agentziak | EITB MEDIA
34 urteko langile bat hil da Buñuelgo (Nafarroa) animalia-elikadurako enpresa batean izandako lan-istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Antza denez, istripua gaueko hamaikak aldera gertatu da, langilea harrapatuta geratu delarik. Polizia-iturriek adierazi dutenez, langilea bertan hil da.
Ezbeharra Buñuelgo "Mina" inguruan dagoen lehortegi batean gertatu da: bertan langilea makina batean harrapatuta geratu da. Iritsi direnean, larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin, eta gizona bertan hil da.
Gizonezkoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Tuterako Foruzaingoaren komisariako Polizia Judizialaren taldeko kideak istripuaren eginbideak bideratzen ari dira.