Ekonomia -

lan erregulazio espedientea

Mutrikuko Zizzo kontserba fabrikak 17 langileak kaleratuko ditu

Kontserba enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea akordiorik gabe amaitu da, eta kaleratzeak martxoaren 20an gauzatuko dira.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mutrikuko Zizzo kontserba fabrikak 17 langileak kaleratuko ditu, ia denak emakumeak, datorren martxoaren 20an.

ELA sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, kontserba enpresak enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen, eta aldeek akordiorik lortu ez dutenez, kaleratzeak martxoaren 20an gauzatuko dira.

Langileek FOGASAra jo beharko dute zor dizkieten kalteordainaren zati bat eta soldata jasotzeko. 

ELAk salatu duenez, "azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz, enpresa aurrekonkurtso egoeran sartu zen 2025eko urtarrilean, eta plantilla osoari eragiten dion espedientea aurkeztu zuen ondoren". "Negoziaketek ez dute balio izan langileen lanpostuak eta lan baldintza bermatzeko, ezta ere kalteordain eta soldaten inguruan adostasuna lortzeko, akordiorik gabe bukatuz prozesua", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Eusko Langileen Alkartasuna Lana azken orduko albisteak EEE Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Mutriku albisteak Sindikatuak Lan gatazkak albisteak gaur