Ekonomia -

EITB DATA

Prezioa da arrainaren kontsumoaren galgetako bat

Hego Euskal Herrian, arrain kiloa 11,5 euro inguru ordaintzen da, batez beste. Azken hamarkadan % 40tik gorako igoera izan du, KPI orokorraren igoera bi halako kasik (% 23koa izan da).

Arrainaren KPIa % 40 igo da Hego Euskal Herrian azken hamarkadan. Argazkia: EITB.
Arrainaren KPIa % 40 igo da Hego Euskal Herrian azken hamarkadan. Argazkia: EITB.

Arrainaren KPIa % 40 igo da Hego Euskal Herrian azken hamarkadan. Argazkia: EITB.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hamarkadan izandako arrain-kontsumoaren jaitsiera azaltzeko arrazoi bat baino gehiago daude, baina argi dago produktuaren prezioak ere eragina izan duela. Hego Euskal Herrian arrain kiloa, batez beste, 11,5 euro ordaintzen da lonjan, EITB Dataren azken txostenaren arabera.

Urte horietan guztietan, produktuaren truke ordaindu behar den kopurua nabarmen igo da. EAEn % 48koa izan da, eta bikoiztu egin du produktu eta zerbitzu guztiak bere baitan hartzen dituen KPI orokorraren igoera, % 24 ingurukoa izan baita. Nafarroan, arrainaren prezioaren igoera % 37koa izan da.

Hala ere, Hego Euskal Herriko lurraldeak ez dira arrain garestiena daukatenak. Katalunian eta Balear Uharteetan kiloa, batez beste, 12 euroan baino garestiago dago.

Zer jan, gutxiago gastatzeko?

Arraina jaten jarraitu nahi badugu, baina gastatzen duguna kontrolatu behar badugu, berdela, sardinak, antxoak eta amuarraina hauta ditzakegu. Espezie horien batez besteko prezioa ez da 10 eurotik gorakoa kiloko, eta berdelaren kasuan, 5 euro ingurukoa da.

Hala ere, gure lurraldean gehien kontsumitzen dugun espeziea legatza da, eta 11 euroan dago kiloa.

Azkenik, zapoa, mihi-arraina, izokina eta erreboiloa dira espezie garestienak, eta kiloko 12-16 €-ko prezioak dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza EITB Data