Ekonomia -

ETXEBIZITZA

Hego Euskal Herriko etxebizitzaren prezioak 2007tik izandako igoerarik handiena izan du 2024an

Azken urtean etxebizitzaren prezioa % 8,5 eta % 12,9 igo da, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Etxebizitzak eraikitzen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Etxebizitzak eraikitzen, artxiboko irudi batean

Etxebizitzak eraikitzen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen prezioak gora egin du 2024an Hego Euskal Herrian. Iaz etxebizitzen prezioa % 8,5 eta % 12,9 igo da, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 2007tik izan den igoerarik txikiena, hain zuzen ere.

Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan zabaldutako datuen arabera, bigarren eskuko etxebizitzak batez beste % 7,4 garestitu dira EAEn. Halaber, etxebizitza berrietan are gehiago nabaritu da igoera, % 13,6koa izan baita.

2024. urteko azken hiruhilekoan, etxebizitzen prezioa batez beste % 10,7 igo da. Halaber, etxebizitza berri bat erostea % 12,6 garestiagoa izan da. Bigarren eskukoek, berriz, % 10,3 egin dute gora. 

Nafarroari dagokionez, urte arteko hazkundea % 12,9koa izan da.

Espainiako Estatuan, berriz, etxebizitzen prezioak azken 18 urteetako igoerarik handiena izan du, % 8,4 garestitu baitira. Etxebizitza berriak batez beste % 10,9 garestitu dira, eta bigarren eskukoak, berriz, % 8.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE gaur Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Etxebizitza