Ekonomia -

Ekonomia

% 2,2 hazi zen Euskadiko ekonomia iaz, eta 17.000 lanpostu berri sortu ziren

Urteko laugarren hiruhilekoari dagokionez, % 2,1 handitu zen BPGa, 2023ko datuekin alderatuta, eta % 0,6, aurreko hiruhilekoarekin erkatuta.

Eraikuntzako langileak. Argazkia: EFE
Eraikuntzako langileak

Eraikuntzako langileak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin, % 2,2 hazi zen Barne Produktu Gordina 2024an, eta 17.000 lanpostu berri sortu ziren, 2023an baino % 1,8 gehiago, Eustatek emandako datuen arabera.

Urteko laugarren hiruhilekoari dagokionez, % 2,1 handitu zen BPGa, 2023ko datuekin alderatuta, eta % 0,6, aurreko hiruhilekoarekin erkatuta.

Hortaz, urteko azken hiruhilekoko hazkunde kalkuluek bi hamarren hobetu dute urtarrilaren 16an aurrerapen gisa emandako jarduera ekonomikoaren txostenaren emaitzak, dela urte arteko datuak, dela hiruhileko artekoak.

Halaber, urteko BGParen hazkunde estimazioa hamarren bat hazi da. 

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, % 2 handitu zen BPGa Araban, % 2,2 Bizkaian eta % 2,1 Gipuzkoan.

Bestalde, 2024ko laugarren hiruhilekorako kalkulatutako hazkundea nabarmen handiagoa da Europar Batasunekoa eta Eurogunekoa baino, baina AEBkoa eta Espainiakoa baino lau hamarren eta hamarren bat baxuagoa da, hurrenez hurren.

Enplegua

Esan bezala, 17.136 lanpostu berri sortu ziren iaz, 2023an baino % 1,8 gehiago. Lanaldi osoko lanpostuak, berriz, % 1,6 hazi ziren.

Sektore guztietan egin zuen gora enplegu kopuruak: % 0,2 lehen sektorean, % 0,7 industrian, % 0,6 eraikuntzan eta % 1,9 zerbitzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak BPGd