Krisi Ekonomikoa -
Euroguneko krisia
EBZ: 'Erreskatea eskatzeak ez dakar zorra automatikoki erostea'
'MEDE erreskate funtsari eskaria egitea ezinbesteko baldintza da, baina ez da nahikoa', Europako Banku Zentraleko Jörg Asmussen kideak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Herrialde batek Euroguneko erreskate funtsari laguntza eskaria egiteagatik, Europako Banku Zentralak (EBZ) ez du, automatikoki, herrialde horren zorra erosiko, Europako Banku Zentraleko Jörg Asmussen ordezkari alemaniarrak jakinarazi duenez.
“Europako Banku Zentralak kasuz kasu aztertuko du bonu subiranoen erosketa”, gaineratu du Jörg Asmussenek, Boston Consulting Group aholkularitza enpresak antolatutako Estrategia Konferentziaren aurrean egin duen hitzaldian.
‘MEDE erreskate funtsari eskaria egitea eta baldintzak betetzea ezinbestekoa da Europako Banku Zentralaren zorra erosteko programa abian jartzeko, baina ez dago automatismorik. MEDE funtsari eskaera egitea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa”, gaineratu du Asmussenek.
Euroguneko zorraren krisiak “moneta politikaren transmisio mekanismoa desitxuratu du, eta finantza merkatu komuna zatitu du”, diru aginpidearen arabera.
“EBZ bere esku dagoen guztia egiten ari da hondatuta dagoen moneta politikaren mekanismoa berriz eraginkorra izateko”, Jörg Asmussenek jakinarazi duenez. “Ekonomiari dagokionez, Europak aurrera egin dezan, gobernuek aurrekontuak zuzendu eta adostutako erreformak onartu behar dituzte.”, gaineratu du.
Europako Banku Zentralak zorra erosteko programak “ez du eraginik izango inflazioan”, azpimarratu du Asmussenek. Hain zuzen ere, hori da plan horren aurkakoek Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteari egozten diotena.
Herrialde batek Euroguneko erreskate funtsari laguntza eskaria egiteagatik, Europako Banku Zentralak (EBZ) ez du, automatikoki, herrialde horren zorra erosiko, Europako Banku Zentraleko Jörg Asmussen ordezkari alemaniarrak jakinarazi duenez. “Europako Banku Zentralak kasuz kasu aztertuko du bonu subiranoen erosketa”, gaineratu du Jörg Asmussenek, Boston Consulting Group aholkularitza enpresak antolatutako Estrategia Konferentziaren aurrean egin duen hitzaldian. ‘MEDE erreskate funtsari eskaria egitea eta baldintzak betetzea ezinbestekoa da Europako Banku Zentralaren zorra erosteko programa abian jartzeko, baina ez dago automatismorik. MEDE funtsari eskaera egitea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa”, gaineratu du Asmussenek. Euroguneko zorraren krisiak “moneta politikaren transmisio mekanismoa desitxuratu du, eta finantza merkatu komuna zatitu du”, diru aginpidearen arabera. “EBZ bere esku dagoen guztia egiten ari da hondatuta dagoen moneta politikaren mekanismoa berriz eraginkorra izateko”, Jörg Asmussenek jakinarazi duenez. “Ekonomiari dagokionez, Europak aurrera egin dezan, gobernuek aurrekontuak zuzendu eta adostutako erreformak onartu behar dituzte.”, gaineratu du. Europako Banku Zentralak zorra erosteko programak “ez du eraginik izango inflazioan”, azpimarratu du Asmussenek. Hain zuzen ere, hori da plan horren aurkakoek Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteari egozten diotena.