Ekonomia -

Industria

Industria fakturazioa % 5 jaitsi zen iaz Euskadin

Abenduan, bestalde, Euskadi eta Nafarroa izan ziren beherakada izan zuten Estatuko bi erkidego bakarrak (% 1,6 eta % 6, hurrenez hurren).

Industria fakturazioa % 5 jaitsi zen Euskadin iaz
Industria fakturazioa % 5 jaitsi zen Euskadin iaz

Industria fakturazioa % 5 jaitsi zen Euskadin iaz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria fakturazioak batez beste % 5 egin zuen behera iaz Euskadin, 2023ko datuekin alderatuta. Espainiako Estatuan jaitsiera handiena izan zuen erkidegoa izan zen.

Estatistika Institutu Nazionalak eman ditu datuok gaur, ostiralarekin. Iazko emaitzak ez ezik, sektore horretako abenduko datuak ere eman ditu ezagutzera.

Urte osoko datuak kontuan hartuta, industriak % 0,4 igo zuen fakturazioa Espainiako Estatuan, 2023ko datuekin erkatuta.

Hain zuzen ere, 13 erkidegotan egin zuen gora negozio-bolumena, eta lau erkidegotan egin zuen behera, tartean Euskadin (% 5) eta Nafarroan (% 1,6).

Abenduko datuei dagokienez, Euskadin % 1,6 egin zuen behera fakturazioak, eta Nafarroan, % 6. Estatuan, aldiz, % 6,8 egin zuen gora, apiriletik izandako gorakada handiena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria