Ekonomia -

SOLDATEI BURUZKO AZTERLANA

Azken urtean EAEko soldata altuenenen eta baxuenen arteko arrakala handitu egin da, txosten baten arabera

LKS Next aholkularitza konpainiak 2024an 100 enpresaren datuekin egindako azterlanaren arabera, adimen artifizialarekin eta teknologia berriekin lotutako lanpostuetan izan da soldata igoera handiena. Orokorrean, txostenak dio langileek berreskuratu dutela 2021-22 urteetan galdutako erosahalmena.

Txostenak dio teknologia berriekin lotutako profilak direla bilatuenak. Argazkia: Pixabay
Emakume bat, lanean.

Txostenak dio teknologia berriekin lotutako profilak direla bilatuenak. Argazkia: Pixabay

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2024an handitu egin zen EAEko enpresa pribatuetan dauden soldata altuenen —zuzendari nagusiek jasotzen dutena, batez beste 139.400 euro urtean— eta baxuenen —administrari laguntzaileena, 25.200 euroko batezbestekoarekin— artean dagoen arrakala. Izan ere, lehenengoena % 7,6 igo da, eta bigarrenena, aldiz, % 0,9 murriztu.

LKS Next aholkularitza konpainiak "2025eko Euskadiko Soldata Gida" izeneko txostena aurkeztu du gaur Bilbon, 100 enpresari egindako inkesta oinarri. 2024ko soldaten datuak ez ezik, profil profesionalen ezaugarriak et

lanpostu bilatuenen informazioa ere bildu dituzte azterlanean.Ondoriorik behinena da adimen artifizialarekin, teknologia berriekin eta datu analisiarekin lotutako profilak direla bilatuenak, eta hain justu, arlo horretan bereziki egin dutela gora soldatek.

Dena dela, betiere azterlanaren arabera, soldatak KPIa baino gehiago hazi ziren iaz: lansariak % 4 hazi ziren; inflazioak, % 3,6an itxi zuen urtea. Nolanahi ere, azpimarratu behar da hazkunde hori batezbestekoa dela, eta, hortaz, ez da homogeneoa. Hori horrela, gehien eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea nabarmena da, eta arestian esan bezala, arrakala hori handitu egin da azken urtean.

Enpresen beharrak eta ardurak ere jasotzen ditu txostenak, eta horien artean talentu edo errelebo falta aipatu dute gehien. Txostenaren egileen arabera, auzia biztanleriaren zaharkitzeari lotuta dago neurri handi batean, baina ohartarazi dute askotan gazteen ikasketek ez dutela bat egiten enpresen beharrekin. Ingurumari horretan, LKS aholkularitza enpresako adituek diote atzerritik talentua ekartzea "ezinbestekoa" izango dela etorkizunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa KPI berriak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Soldatak