Ekonomia -

DIGITALIZAZIOA

Euskorpus proiektuak adimen artifizialaren iraultzara eramango du euskara

Euskorpora elkarteak jarri du abian, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzak 5,55 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura jarri du hasieran.

Euskorpus proiektuaren aurkezpena. Argazkia: EITB
Euskorpus proiektuaren aurkezpena. Argazkia: EITB

Euskorpus: Adimen artifizialari euskara irakastea, mundu digitaletik desagertu ez dadin

0:57

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskorpusi esker, euskarazko datu-paketeak garatuko dira, fabrikatzaileek internetera konektatutako gailuetan inportatu ahal izan ditzaten, euskaraz funtzionatzeko gaitasuna emanez. Horrela, smartphoneek, tabletek, smartwatchek, aplikazioek edo laguntzaile digitalek -hala nola Sirik eta Alexak- erabiltzaileekin euskaraz elkarreragiteko gaitasuna izango dute, adimen artifiziala euskalduntzeko prozesu batekin, Adimen Artifizialeko tresnen erabiltzaileek hizkuntza horretan erabili ahal izan ditzaten.

Aurkezpen-ekitaldian Euskorpora elkartea ere eman dute ezagutzera. Haren helburu nagusia Euskorpus ekimena garatzea izango da, euskara esparru digitalean sustatu eta bermatzeko, euskararen corpus digitala bilduz, sortuz eta modu aktibo eta metodikoan garatuz; era berean, euskararentzako kode irekiko oinarrizko ereduak sustatzea ere bilatuko du, hura kontserbatu, mantendu eta ehun industrialean zein sozialean haren inpaktua eragiteko, hizkuntza-baliabide digitalen Europako esparruari lotuta.

Euskararen corpus digitala hiru fase nagusitan gauzatuko da: lehenengo fasea plangintzarena eta definizioarena izango da, eta bertan corpusaren tipologia eta garatu beharreko ereduak zehaztuko dituen bulego teknikoa eratuko da, eta haren onura jaso dezaketen sektore, aplikazio eta zerbitzu estrategikoak zehaztuko dira.

Bigarren fasean, euskarazko corpus linguistikoen bilduma bultzatu, kode irekien oinarrizko ereduen garapena bultzatu, eta biltegiratze segururako, saiakuntzetarako eta balidaziorako azpiegiturak bultzatu nahi dira.

Azkenik, hirugarren fasean, biltzen diren hizkuntza-corpusak eta kode irekiko oinarrizko ereduak enpresetara, gizartera eta Europako beste datu-plataforma batzuetara transferitzea eta bertan ustiatzea bultzatuko da.

Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu duenez, "Euskorpusek, Adimen Artifizialaren eta hizkuntzaren teknologien potentzial osoa euskararen, gure enpresen eta ikerketaren zerbitzura jarriko du. Horretarako, gure gaitasun guztiak lerrokatuko ditugu, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, euskarazko testuen corpus digitala hobetzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Internet gaur Imanol Pradales gaur