Ekonomia -
LAN ISTRIPUA
46 urteko langile bat hil da AP-15ean auto batek harrapatuta, Alesbes parean
Ibilgailua matxuratu zaion gidari bat artatzen ari zen behargina, handik igaro den auto batek harrapatu duenean. Tokian bertan hil da.
EITB MEDIA
AP-15 Nafarroako Autobidean lanean ari zen 46 urteko gizon bat hil da, gaur eguerdian, Alesbes (Nafarroa) parean auto batek harrapatuta.
SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez, ibilgailua matxuratu zaion gidari bat artatzen ari zen behargina, eta handik igaro den auto batek harrapatu du.
AP-15eko 25 kilometroan izan da ezbeharra, 11:47 inguruan. Tokian bertan zendu da gizonezkoa.
Suhiltzaileak, osasun-langileak eta Guardia Zibileko agenteak bertaratu dira. Azken horiek ikerketa zabaldu dute, istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea