Ekonomia -

INDUSTRIA

"Bizpahiru aste barru" sinatuko dute Talgoren erosketa

Lehendakariak esan du "azken xehetasunak" adostu behar direla, eta burtsan kotizatzen duen enpresa izaki, arau batzuk bete behar direla prozesuan.

Pradales, Gernikan. Argazkia: EITB
Pradales, Gernikan. Argazkia: EITB

''Administrazio kontseilu berriak estrategia industriala garatuko du, eta Araban finkatuko du egoitza berria''

1:12

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakariak EITBren mikrofonoetan iragarri duenez, "bizpahiru aste barru" sinatuko dute Talgo erosteko behin betiko akordioa, "xehetasun batzuk" falta direlako oraindik.

Lehendakariak azpimarratu du "oso berri ona" dela enpresaren erosketa "gure herriarentzat", baina "bereziki ona euskal industriarentzat". Horren harian atzerriko enpresen lehiari erreferentzia eginez adierazi duenez, "oso adibide ona da erakusteko publiko eta pribatuaren arteko lankidetza dagoenean badaudela aukerak horrelako lehia batean helburuak lortzeko".

Halaber, zuzeneko eta zeharkako lanpostuak batuta, 4.000 bat enplegu izango direla gaineratu du.

Egoitza Madrildik Arabara lekualdatzearen harira azaldu duenez, erosketa sinatu ostean sortuko den administrazio kontseilu berriak diseinatuko du prozesu guztia, baita "estrategia industriala" ere, zeren eta, nahiz eta Talgok "lan-karga handia" izan, "mundu mailan" lehiatu beharko da lan gehiago lortzeko.

Hori horrela, Pradalesek esan du "oso garrantzitsuak" izango direla datozen asteak "guztia ixteko", eta gogorarazi du, burtsan kotizatzen duen epresa den heinean, Baloreen Merkatuaren Kontseilu Nazionalaren arau batzuk bete behar dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Industria sektorea gaur Imanol Pradales