Ekonomia -

Lehen sektorea

Euskal abeltzainek errentagarritasun falta eta elikadura katearen legea ez dela errespetatzen salatu dute

Ekoizpen kostu handi eta okela kiloko jasotzen duten diru kopuru eskasa direla eta, txahalak Marokora, Libanora eta Turkiara esportatzera behartuta daude. "Konponbiderik aurkitu ezean, merkatuetan bertako haragia aurkitzeari utziko diogu", ohartarazi dute.

Limousin arrazako behiak eta txekorrak Erandiogoikoan (Bizkaia). Argazkia: Juan Luis Albaizar Buisan
Limousin arrazako behiak eta txekorrak Erandiogoikoan (Bizkaia). Argazkia: Juan Luis Albaizar Buisan

Limousin arrazako behiak eta txekorrak Erandiogoikoan (Bizkaia). Argazkia: Juan Luis Albaizar Buisan

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal abeltzainek salatu dute ez dela errentagarria txahalak abeltegietan haztea. Era berean, gaitzetsi dute ez dela elikadura katearen legea errespetatzen, ekoizpen kostuak ordaintzeko beste ez dutelako jasotzen.

Ekoizpen kostu handi eta haragi kiloko jasotzen duten diru kopuru eskasa direla eta, txekorrak beste herrialde batzuetara esportatzera behartuta daude. Abeltzainek 6 euro jasotzen dituzte haragi kiloko, baina kostuak 8 eurotik gorakoak dira.

"Konponbiderik aurkitu ezean, merkatuetan bertako haragia aurkitzeari utziko diogu", ohartarazi dute. Besteak beste, Maroko, Libano eta Turkiara esportatzen dituzte txekorrak euskal abeltzainak, ekoizpen kostu "jasanezina" dela eta.

ENBA sindikatuaren esanetan, ekoizpenaren eta salmentaren arteko prezioa "desorekatuta dago", baina baita abeltzainek salmentarekin merkatuetan, saltokietan eta merkataritza-gune handietan jasotzen dutena ere.

Horrela, euskal abeltzainek une gazi-gozoak bizi dituzte; izan ere, alde batetik, azken bi urteetan haragiaren kontsumoa egonkortu izanak lasaitzen ditu, baina pandemiaz eta Ukrainako gerraz geroztik ordaintzen dietenak ez dira gastuak ordaintzeko nahiko.

Bestalde, erakundeek esan dute neurriak hartzen ari direla "egoera hori arintzeko", eta ziurtatu dute azken urteetan abeltzainek ia 2 euro gehiago kobratzen dituztela haragi kiloko.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Behatokiaren datuek erakusten dute ekoizleak kobratzen duenaren eta kontsumitzaileak ordaintzen duenaren arteko aldea handitu egin dela. 2021ean, 8 eurokoa zen arrakala hori, baina orain 11 eurora igo da txahal-haragia, eta are gehiago behi-haragia.

Harakin gehienek bat egiten dute abeltzainen kezkarekin, eta haiei ere igo zaie behi-haragia, orain etekin gutxiago baitituzte. Abeltzainak eta harakinak kezkatuta daude behi-haragiaren prezioa asko garestitzen bada kontsumoan eragin handia izango duelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Animaliak Merkataritza Abeltzaintza