Ekonomia -

INFLAZIOA

KPIa bi hamarren hazi da urtarrilean, % 3ra arte, erregaien eta argindarraren igoeragatik

Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da urtarrilean, % 2,4raino.

Gasolindegi bat, artxiboko irudi batean. Egile eskubiderik gabeko irudia
Gasolindegi bat, artxiboko irudi batean

Gasolindegi bat, artxiboko irudi batean. Egile eskubiderik gabeko irudia

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) bi hamarren egin du gora urtarrilean Espainiako Estatuan, eta urtebeteko tasa % 3an gelditu da, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuaren arabera.

Gauzak horrela, inflazioak lau hilabete jarraian daramatza goranzko bidean (urria, azaroa, abendua eta urtarrila), eta urtebeteko tasa ekainetik (% 3,4) izandako balio gorenera heldu da.

Batez ere, erregaiak garestitzeak eragin du prezioek gora egitea. Halaber, argindarraren prezioak ere zerikusia izan du, aurreko urteko urtarrilean baino gehiago garestitu baita. Kontuan izan behar da argindarrari % 10eko BEZ zerga aplikatu zaiola abenduaren 31ra arte, eta, hortik aurrera, % 21ekoa. 

Abendutik urtarrilera, berriz, prezioak bi hamarren garestitu dira, abenduan baino hiru hamarren gehiago.

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) bi hamarren jaitsi da urtarrilean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino sei hamarren apalagoa da.

Urtarrileko datu aurreratua datorren otsailaren 14an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia gaur KPI gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elektrizitatea Gasolinaren prezioa