Ekonomia -
FUNTZIONARIOAK
Noiz hasiko dira funtzionarioan % 0,5eko soldata igoera kobratzen?
Igoera atzeraeraginez egingo da, 2024ko urtarrilaren 1etik hasita.
EITB Media
EAEn 160.000 langile publikoren soldatak igoko dira, Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek % 0,5eko igoera adostu eta gero. Igoera atzeraeraginez egingo da, 2024ko urtarrilaren 1etik hasita.
Espainiako Gobernuak 2022-2024 aldirako soldata igoerak adostu zituen CCOO eta UGT sindikatuekin, eta, horren arabera, iaz soldatak % 2 igo ziren. Hala ere, akordio horrek soldatak bost hamarren gehiago igotzeko aukera jasotzen zuen, baldintza batzuk betez gero.
Zehazki, 2022tik 2024rako inflazio armonizatua % 8tik gorakoa izanez gero, soldatak puntu erdi haztea adostu zuten. Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera, langa hori aise gainditu da, % 14,6koa izan baita.
Hortaz, azkenean, iazko soldata % 2,5 igoko da.
Eusko Jaurlaritzak EITBri azaldu dioenez, soldata igoera martxoko nominan ordaintzea espero dute, izapide guztiak egin eta gero. Izan ere, gaia Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseilura eraman ehar da lehenengo, eta Gasteizko Gobernura, ondoren.