Ekonomia -

LEHIAKETA

Asisa, Mufaceri estaldura emateko hautagai bakarra DKVk uko egin ostean

SegurCaixa Adeslasek hartutako erabakiarekin bat egin du DKVk eta ez du Espainiako Gobernuak martxan jarritako bigarren deialdian parte hartuko. Lehendabiziko deialdian enpresa aseguratzaile batek ere ez zuen izena eman.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mufaceren parte diren 1,5 milioi funtzionario eta senideei osasun estaldura emateko lehiaketan parte hartzeko hautagai bakarra da Asisa, DKVk Espainiako Gobernuaren lehiaketara ez aurkeztea erabaki baitu. 

"Mutualitateak sortu zirenetik lehen aldiz, DKV ez da mutualistei zerbitzua emango dien enrpesa aseguratzaileen artean. Azken hitzarmenean 70 milioi euroko galerak izango genituelako hartu dugu erabakia, zergak zenbatu gabe", adierazi du enpresak ohar batean.

SegurCaixa Adeslasek hartutako erabakiarekin bat egin du DKVk eta ez du Espainiako Gobernuak martxan jarritako bigarren deialdian parte hartuko (Espainiako Gobernuak hobaria %33,5 igo arren). Lehendabiziko deialdian enpresa aseguratzaile batek ere ez zuen izena eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak