Ekonomia -

Lantegiaren itxiera

Ezkirotzeko BSH konpainiaren enpresa-batzordea ez da joango ostiralean Madrilen egingo den bilerara

Bilera Industria Ministerioak sustatu du, eta bertan BSH taldeak Alemanian dituen ordezkariek eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza batek parte hartuko dute; azken horrek batzordearen interesak ordezkatuko ditu.

Lantokiaren itxieraren kontrako elkarretaratzea, Nafarroan. Argazkia: EFE
Lantokiaren itxieraren kontrako elkarretaratzea, Nafarroan. Argazkia: EFE
Lantokiaren itxieraren kontrako elkarretaratzea, Nafarroan. Argazkia: EFE

agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkirotzeko (Nafarroa) BSHko enpresa-batzordeak iragarri du ez dela joango datorren ostiralean Madrilera, lantegiaren itxieraz eztabaidatzeko eta Industria Ministerioak deitutako bilerara.

"Garrantzitsuena eta helburu nagusia da bilera horretan BSH taldeak Alemanian dituen ordezkarien presentzia baieztatuta dagoela", adierazi du enpresa-batzordeak ohar batean.

Industria Ministerioak sustatutako bilera izanik, batzordeak adierazi du ez dutela haiek egoterik eskatu eta ez zaiela gonbidapenik bidali, "gure interesak Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak ordezkatuko ditu eta". Ordezkaritza hori Maria Chivite presidenteak eta Mikel Irujo eta Carmen Maeztu kontseilariek osatuko dute.

Bilera horretan gertatzen denari buruz, dagokion informazioa Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzarekin larunbat goizean izango duten bileran jasoko dutela jakinarazi dute sindikatuek.

Madrilgo bilerarekin bat eginez, ostiral eguerdian batzordeak langileen kontzentrazioa egingo du enpresaren bulegoen aurrean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Enpresaburuak Industria