Ekonomia -

LANALDIA

Ministroen Kontseiluan lanaldia murrizteko eztabaidari betoa jartzea egotzi dio Diazek Ekonomia Ministerioari

Diaz ministroak uste du Lan Ministerioak eztabaida horri formalki jarri ziola betoa, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren agendan sartu ez dutelako. Ekonomia Ministroak, bere aldetik, akusazioak ukatu ditu.

Yolanda Diaz Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE.
Yolanda Diaz Lan ministroa.
Yolanda Diaz Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz presidenteorde eta Lan ministroak Ekonomia Ministerioari lanaldia astean 37,5 ordura murriztearen inguruko eztabaida blokeatzea leporatu dio. 11 hilabeteko negoziazioaren ostean sindikatuekin adostu zuen Diazek neurria.

"Atzo Ekonomia Ministerioak idatziz erantzun zion (Lan Ministerioari), eta eztabaida horri betoa jarri zion", azpimarratu du Diazek Telecincon egindako elkarrizketa batean, Carlos Cuerpo Ekonomia ministroari sindikatuekin adostutako lanaldia astean 37,5 ordura murriztearen aurka egitea leporatu ostean.

Diazen esanetan, Ekonomia Ministerioak eztabaida horri betoa jarri zion, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren agendan sartu ez zuelako.

Herrialdearentzako neurri giltzarritzat jo du, eta aurrera aterako dela espero du, eta aipatu du Pedro Sanchez presidentearekin hitz egingo duela.

Diazek ukatu egin du atzerapena Parlamentuaren babes faltagatik izan dela, eta Junts eta tankerako alderdiekin ados jartzea lortzeko lanean ari dela azpimarratu du. Bestalde, Ekonomia Ministerioak defendatu du lanaldia murriztea lehentasuna dela, eta laster gauzatuko dela adierazi du.

Lanaldiaren murrizketaren gaia sakonean eztabaidatu behar dela defendatu du Cuerpo ministroak

Carlos Cuerpo Ekonomia ministroaren arabera, lanaldia astean 37,5 ordura murriztearen eztabaida "ez da tramite hutsa" eta "berme guztiak" izan behar ditu.

Hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan, Cuerpo ministroak erabat ukatu ditu Yolanda Diaz Lan ministroak egindako akusazioak. "Ekonomia Ministerioak ez du ezer blokeatu", gaineratu du.

"Ekonomia Ministerioak erabateko lehentasuna eman dio proiektu horri", azpimarratu du. Azaldu duenez, Lan Ministerioak atzo bertan egin zuen eskaria Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren agendan sartzeko. Gaia Ministroen Kontseiluan eztabaidatzeko lehen pausoa da hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak