Ekonomia -

Etxebizitza

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 9 igo zen iaz EAEn, Idealistaren arabera

Lurraldez lurralde, Bizkaian igo dira gehien prezioak (% 9,8); ondoren, Araban (% 6,5) eta azkenik, Gipuzkoan (% 5,8). Hala ere, azken lurralde horretan daude alokairu garestienak: 16,1 euro metro koadroko.

Infografia: EITB MEDIA
Infografia: EITB MEDIA
Infografia: EITB MEDIA

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan alokairuko etxebizitzen prezioa % 9 igo zen 2024an. Urte horretan, alokairuko metro koadroaren balioa 14,4 eurokoa izan zen hilean, Idealistak argitaratutako azken txostenaren arabera.

Datu horrek esan nahi du hiru hilean % 1,8ko igoera izan dutela prezioek, eta % 1,2koa hilean. Datu horren ondorioz, alokairuaren prezioak maximo historikoa jo du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, azterlana egin duen enpresak erregistroak dituenetik.

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentak igo egin dira lurralde historiko guztietan: Bizkaian igo dira gehien (% 9,8); ondoren, Araban (% 6,5) eta, azkenik, Gipuzkoan (% 5,8). Azken hori da lurralderik garestiena, metro karratua 16,1 euroan dago eta; ondoren, Bizkaia (14,1 euro/m2) eta Araba (11,6 euro/m2).

EAEko hiriburuetan probintzien goranzko joera errepikatu da azken urtean. Izan ere, prezioak igo egin dira Bilbon (% 9,2), Donostian (% 7,2) eta Gasteizen (% 6,1).

Hiribururik merkeena Gasteiz da, metro karratua 11,9 euroan dago eta, garestiena, berriz, Donostia, (18 euro/m2). Erdian Bilbo dago (14,9 euro/m2), alokairuen prezioak maximo historikoa jo du Bizkaiko hiriburuan. Idealistak aztertutako gainerako udalerriei dagokienez, Barakaldon errentak % 14,1 igo ziren, eta Getxon, % 5,3.

Nafarroaren kasuan, alokairuak % 6,6 igo ziren batez beste 2024an, hiruhilekoan % 2,8 igota. Metro koadroaren prezioari dagokionez, 10,5 eurokoa izan zen. Bestalde, Iruñean prezioak % 7,4 igo ziren, eta 11,2 euro/m2 iritsi, Arabako hiriburuaren azpitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza