Ekonomia -

Dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 30era arte luzatuko ditu auto elektrikoak erosteko dirulaguntzak

Energiaren Euskal Erakundeak Moves III Plana, ibilgailu elektrikoak eta kargatze azpiegiturak diruz laguntzen dituen programa, luzatuko du.

Energiaren Euskal Erakundeak 17.400 eskaera jaso ditu dagoeneko
Energiaren Euskal Erakundeak 17.400 eskaera jaso ditu dagoeneko
Energiaren Euskal Erakundeak 17.400 eskaera jaso ditu dagoeneko

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 30era arte luzatuko ditu auto elektrikoak erosteko eta kargatze azpiegiturak jartzeko dirulaguntzak, Energiaren Euskal Erakundeak iragarri duenez.

Bihar, asteartearekin, argitaratuko dute Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Moves III Planaren luzapena.

Plan hori Europar Batasunak finantzatzen du eta, Euskal Autonomia Erkidegoan, Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen du. 35 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu ibilgailu elektrikoak erosteko eta 30 milioikoak kargatze azpiegiturak jartzeko.

Energiaren Euskal Eralundeak 17.400 eskaera jaso ditu, eta horien % 91 bideratuta daude dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak