Ekonomia -
Nekazaritza
Txakolinetarako mahasti berrien hedadura mugatu dute Gipuzkoan eta Bizkaian
2025ean, mahasti berrietarako baimenak 15 eta 10 hektareakoak izango dira gehienez ere, Gipuzkoan eta Bizkaian hurrenez hurren.
EITB Media
Datorren urtean, txakolinetarako mahasti berrietarako baimenak 15 eta 10 hektareara mugatuta egongo dira, hurrenez hurren, Gipuzkoan eta Bizkaian.
Horrez gain, azken urteetan bezala, ezingo dira ez mahastiok birlandatu ezta horien gaineko eskubideak aldatu, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ohar batean azaldu duenez.
Gipuzkoari dagokionez, Getariako Txakolina Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzaileak eta, Bizkaiko eremuan, Bizkaiko Txakolinaren erabakien berri jaso ondoren zehaztu eta iragarri ditu zenbaki horiek Ministerioak.
Merkatuaren joerak aztertu eta oraindik gauzatu ez diren landatze eskubide eta baimenak kontuan izanda hartu dute erabakia jatorri deiturek.