Ekonomia -

Kontsumoko Prezioen Indizea

Inflazioak 4 hamarren egin du gora abenduan, eta % 2,8ra iritsi da, erregaien igoeragatik

KPIren gorakada erregaien garestitzeak eragin du, eta, neurri txikiagoan, aisialdiko eta kulturako prezioek, abenduan aurreko urteko hilabete berean baino gehiago igo baitira.

Infografia: EITB MEDIA
Infografia: EITB MEDIA
Infografia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 0,4 igo da abenduan, aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa lau hamarren igo da, % 2,8ra arte, Espainiako Estatistika Institutuak astelehen honetan aurreratutako datuen arabera.

Erakundeak azaldu duenez, KPIren gorakada erregaien garestitzeak eragin du, eta, neurri txikiagoan, aisialdiko eta kulturako prezioek, aurtengo abenduan aurreko urteko hilabete berean baino gehiago igo baitira.

2024ko azken hilabetean urte arteko tasak gora egin du, eta, ondorioz, inflazioak hiru hilabetez jarraian egin du gora, uztailetik maila handienera iritsi arte; orduan ere KPI % 2,8koa izan zen.

Hala ere, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak nabarmendu du 2024ko KPI 2023ko batez bestekoa (% 3,6) baino zortzi hamarren txikiagoa izan dela.

INEk urtarrilaren 15ean argitaratuko ditu abenduko KPIren behin betiko datuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa